XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) len aitatutako Euripides'en eresiaren aurrez-aurre gure beste eresi bat jarrtzen du.

Ta onela dio Azkue jaunak: Ikusi zazue gerrkarrak ematen diguen arrgitasunaren orrdez, guk, euskaldunok, zerekiñ erantzuten diegun.

Eta gure eresi orren aintziñatasuna, Euripides'enaren neurri berrdiñean egon ote liteken edo ezagutzera ematen digu.

Oraintxen entzungo dezue.

Txistulari batzuk zorrtzikoaren neurrian jotzen dute, baño bere jatorrizko neurriya da, Euripides'ena bezela, neurri aldatuan, 3/4 ta 6/8.

Entzun.

Ezpatadantzariena da.

(Donosti'ko txistulariak Ezpat-dantza jo zuten).

Oraiñ, yaun-andrreak, txistuaren aintziñatasuna agerrtu naita diot: entzun dezuten euskel-eresi ori, Krristo gure Jauna baña lareun da larogei urrtez lenagoko Euripides'en eresiaren neurri-antzekoa, berrdiñekoa, garai arrtakoa dala esan eziñ albagenezake, gerrkarrak bezela larru-azal zarretan agerrtu ezin degulako, gure asabak aotik aora utzi bai zizkiguen beren oitura ta gauzen berri diot, ¿norrk esango dit, larru-azaletan ez-bada ere, aotik-aora gure orrduko asabetatik etorri etzaigula?.